XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun bat joan bestea etorri, saguak saiatu egiten ziren egoera hartatik probetxuzko erreflexioren bat ateratzen, baina beti ailegatzen ziren konklusio berera:

Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon.

Eta egindako buru-lanaz arras nekaturik, lozorroan gelditzen ziren garai hobearen zain.

Sagu beteranoena, berriz, filosofozale amorratua bilakatu zen:

- Bada esango dizuet, luze filosofatu ondoren, nik deskubritu dudana: maitasuna jatea bezain inportantea dela gizakiarentzat, edo inportanteagoa agian...

Nonbait, gizakiarentzat bizitzak ez du zentzurik maitasun barik...

Esango dizuet zergatik...

Baina, ufff, sagu gehienei bost axola filosofoak esaten zienak.

Bost axola amodioak, bost axola galderek eta beren erantzunek, bost axola munduko zergati guztiek...

Beraiek jan egin nahi zuten.